Mila esker laguntzagatik! 63.000€ bildu dugu
Zuen laguntzari esker hainbat ikasle ari da euskara ikasten. 2005an jasotako diru laguntzei esker, 05-06 ikasturteko matrikulak gehiegi ez goratzea erdietsi baitugu
05-06 ikasturterako Nafarroako Gobernuaren laguntzak antzekoak?
Kezka azaltzeko hainbat mobilizazio egin dugu. Gobernuari hitzordua eskatuz.
Parlamentuko alderdi politikoekin egon gara. Eta, abenduaren 22an Nafarroako aurrekontuak onartzeko osoko bilkura egin zen egunean, Nafar Gobernuak 2006rako helduen euskalduntzerako jarri duen diru kopuru exkaxa dela eta gure haserrea azaldu dugu.
Aurrera begira: Dirua biltzeko kanpaina
Nafarroako Gobernutik oso laguntza ttikia jasotzen dugu eta orain berriki arte ikasleek ordaindutako matrikula eta Gobernuak ematen zuen dirulaguntza ziren gure sarrera nagusiak. Kontuan izan guk ez dugula ez Korrika, ez Nafarroa Oinez bezalako ekimenik dirua biltzeko. Hortaz, Nafarroako Gobernuak dirulaguntza horiek murriztea oso gogorra da guretzat eta iazko kanpaina berari, Gobernua zeu izan kanpainari, segida eman behar diogu.
Horretarako DNI zenbakiaz gain izen deiturak eta helbidea behar ditugu. Eta aurten 250 €ko laguntza ematen dutenek txartelaz gain zenbaki bat izanen dute zozketan parte hartu ahal izateko. 1.000 €ko bidai txekea zozketatuko baitugu. Halakok emandako bidai txartela.
Kanpaina hori bera aurten norbanakoari ez ezik elkarteei ere zabalduko diegu.
Salaketa
Hilean behin lehenengo ostiralean Gobernuko atean (Carlos III etorbidean) elkarretaratzea eginen dugu, ekaina bitartean, Gobernuaren jokabidea salatuz.
Besterik ere eginen dugu, eta horien berri egin ahala iragarriko ditugu.
Inolako ideiarik baduzue kanpaina honetarako, bidali postaz, e-mailez,... edo gure euskaltegietan zuzenean.