Kultur ekintzak

gobernua zeu izan

Kultura euskararen irakaskuntzaren zati behar-beharrezkoa da, beste alderdiekin batera ezagutu beharrekoa. IKAren material didaktikoan eta eskolan zein eskolaz kanpo egiten ditugun ekintzetan euskal kulturak tarte handia betetzen du. Horren ondorioz, kultur ekintzak gure jardunaren zati garrantzitsuak dira. Izan ere, edozein hizkuntzak testuinguru batean, gizarte batean, du zentzua. Hizkuntza bizirik dagoen zerbait da. Hori dela eta, euskara ikasten duen ikasleak, hizkuntza ikasteaz batera, mundua ulertzeko era bat, kultura bat ere bereganatzen du.

Hori horrela izanik, urtean zehar kultur eskaintza zabala antolatzen dugu gure euskaltegietan nahiz hiriko beste gune batzuetan. Izaera askotako kultur ekitaldiak izan ohi dira; izan ere, kulturaren ikuspegitik, ahalik eta hartzaile gehienen gustuak aintzat hartzen dituzten ekintzek osatzen dute gure kultur programa: erakusketak, musika-kontzertuak, antzerki-saioak, hitzaldiak, jaialdiak, zinemaldiak, txangoak, tailerrak, jaiak, txapelketak…

Kultur ekintza horiek guztiak euskara hutsean antolatzen ditugu, ikasleei ikasgeletatik kanpo, komunikazio egoera errealetan, euskara erabiltzeko aukera eskaintzea baita helburuetako bat. Izan ere, gaur egun euskara ikasten ari diren herritarrek behar beharrezkoak dituzte ikasgeletan ikasitakoa erabiltzeko esparru natural eta errealak. Orobat, euskaldunek ere kultur eskaintza zabal hau baliatzeko aukera izaten dute, asko baitira euskaltegietako ikasle izan ez baina gure ekitaldietara hurbiltzen diren euskaldunak.

IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA Comedias, 14 P.K. 31001 - IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46
A | xhtml | CSS - Ametzagaiņak garatuta