Helduak euskalduntzea eta alfabetatzea:
IKAren helburua Euskal Herria euskalduntzea eta euskararen erabilera bultzatzea da, eta bere lan esparrua helduak euskalduntzea eta alfabetatzea da.
Hiztunak sortzea:
IKAk euskaldunak, euskaraz biziko diren hiztunak, sortzea du eginbidea.
Hizkuntzaren kalitatea bermatzea:
Euskararen normalizazioa lortzeko bidean, IKAren jomuga da ikasleek euskara egokia erabiltzea. Horretarako, ahalegin berezia egiten dugu komunikazio-gaitasuna eta ahozko baliabideak lantzen, ikasleek hizkuntzaren bizitasuna eskura dezaten, komunikazioa egokiro lor dezaten eta, orobat, erabiltzen duten euskara ona izan dadin.