IKA denda

gobernua zeu izan

IKASLEAREN LIBURUA 3. urratsa

Liburua

IKASLEAREN LIBURUAk gure jarduera eta metodologiaren osagarri dira. Eskolak ematean antzemandako hutsuneak betetzeko asmoz eta ikaslearen ikas-prozesua hobetu nahian egin ditugu liburuak.

IKASLEAREN LIBURUAn ikasgelan bertan bakarka, binaka edota taldetxoka aritzeko hainbat lanketa eta dinamika eskaini dugu, baita hizkuntza edukien finkapenerako zenbait ariketa ere.

Hurbilketa Komunikatiboa talde ikaskuntzan oinarritua dagoela eta ikas-prozesuan zehar ikasleek eskuratze maila desberdinak dituztela aintzat harturik, desoreka ugari sortu ohi da taldekideen artean. Horiek ekidin eta gainditu nahian, BAKARLANAri toki berezia eskaini nahi izan diogu. Hauxe da, beraz, IKASLEAREN LIBURUAren helburu nagusietarikoa: ikasle bakoitzak ikasgelan ikasitako hizkuntza edukiak zein trebetasunak lantzeko teknikak bere erritmoan eta bere kasa berrindartu eta era sistematikoan finkatzen laguntzea.

Bakarlana errazteko asmoz, hainbat gramatika azalpentxo (gramatika operatiboa) eta ohiko akatsen inguruko oharrak eskaini ditugu; liburuaren amaieran, gainera, bertako ariketen ebazpideak ageri dira. Horrez gain, edukien araberako aurkibideak gaineratu ditugu, baita ikasleei ariketak burutzeko lagungarri gerta dakiekeen hiztegitxoa ere.

IKASLEAREN LIBURUAn era guztietako ariketak eskaini ditugu: galde-erantzunak, hutsuneak bete, ariketa komunikatiboak eta abar. Horiek guztiak, planteamendu metodologiko oso baten argitan sortu ditugu, BAKARLANAren ikuspegiaren argitan, hain zuzen. Ikasleak horretaz jabe daitezen, sarrera pedagogikoa txertatu dugu; han, ikas-teknika eta ariketak burutzeko moduaz hausnarketa txikia aurkitu ahal izango duzu.

Eskuratu nahi dut

atzera itzuli
IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA Comedias, 14 P.K. 31001 - IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46
A | xhtml | CSS - Ametzagaiņak garatuta