Prezioa: 10 - Bidalketa gastuak
ETXETIK
PLAZARA
liburua
SALGAI
10 eurotan!
Lagun euskaltzale hori,
Orain dela guti argitaraturiko liburu baten berri eman nahi dizugu.
Liburu hau 1994an Nafarroako Bortziriak, Malerreka eta Leitzaldeko IKA euskaltegiok sorturiko Etxetik Plazara euskara aldizkariaren bilduma da.
Aldizkaria, euskara etxetik mugitu gabe lantzeko sortu zen, euskaltegira etortzen ez zen jende euskaldunarendako edo euskaltegian ikasten ari ziren ikasleendako.
Geure helburua, irakurmena, idazmena eta gramatika ahalik eta arinen eta atseginen lantzen laguntzea izan zen eta da, beti ere, geure zonaldeko euskalkien eta euskara batuaren arteko zubi-lana eginez.
Ordutik honat 125 ale argitaratu ditugu eta hainbat kontu ezberdin landu. Hori dela-eta, aldizkari guztietatik aukeratu, ordenatu eta sailkapen bat egin ondoren, laburpen moduko bilduma liburu hau prestatu dugu.
Liburua bortz ataletan banatua dago:
LAN eta LAN (gramatika azalpenak eta ariketak), IRAKURLAN (gai ezberdinetako irakurgaiak eta lanketak), ESAMOLDE eta ESAERA ZAHARRAK gaika, HITZAK DANTZAN (irudi bidezko hiztegi lanketa) eta JOLAS NAHAS (denbora-pasak).
Besterik gabe, liburua erosi nahi baduzu, edozein IKA euskaltegitan izanen duzu 10 euroren truke. Bestela ere, egin zeure eskaera honako txokoetara:
ikabortziriak 948 637 796 bortziriak@ikanet.net
ikamalerreka 948 451 555 malerreka@ikanet.net
Milesker eta segi bizkor,
ikabortziriak eta ikamalerreka
atzera itzuli