
1.B maila bukatzean, ikaslea gai izango da:
- Kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak eta objektuen deskripzio laburrak ulertzeko, eta ahoz zein idatziz adierazteko.
- Solasaldian parte hartzeko gai izango da.
- Mezu nagusia eta orokorra jaso, eta adierazteko.
- Zenbaitetan informazio xehea jasotzeko (helburuaren arabera, eta testuaren egiturak bideratzen duenean).
- Testuinguru informaletan eta ezagunetan bere burua defenditzeko gauza izango da.
- Testuinguru formal eta arrotzetan zailtasunak izango ditu.
- Ahozkoan egiten dituen akatsek ez dute komunikazioa oztopatuko, ordain estrategien erabilerari esker (errepikapenak, auto-zuzenketak...).
Horretarako hainbat nozio jakin behar du:
- Aditz aspektua, orainaldian zein iraganean (NOR, NOR- NORI, NOR-NORK, NOR-NORI-NORK) eta agintera.
- Konparazioak (baino…ago, baino …gehiago/gutxiago, bezain, adina, hain, hainbeste ), hainbat korrelazio (gero eta...ago, zenbat eta ago/orduan eta…ago, zein baino zein….ago) eta superlatiboa.
- Deklinabidea: singularra, plurala zein mugagabea.
- Oinarrizko juntagailuak eta lokailuak erabiliko ditu (eta, baina ,ordea, halere, beraz, hortaz, horregatik, hori dela-eta, izan ere, gainera, baizik, izan ezik).
- Zehar estiloa jakin beharko du (konpletiboa, zehar galdera, zehar agintera).
Maila honen informazio gehiago eta azterketa ereduak HABEren web gunean topa ditzakezu.
atzera itzuli