Uda gero eta hurbilago dugu; eta, horrenbestez, aurtengo udan zer egin pentsatzen hasiak izango zarete. Aukerak? Bada, ugari: etxea eta inguruak; gertuko lekuak, urrunekoak; betiko herria; mendia, hondartza edota hiriko turismoa; atseden hartu, batetik bestera ibili, ikasi…
Bai, uda ere garai ona da ikasteko, euskara ikasteko. Hori dela eta, IKAko euskaltegiok 2009ko udako eskaintza prestatu dugu. Urtero bezala, tokian tokiko ikastaroez gain, barnetegiak ere antolatu ditugu, eta dagoeneko ikus dezakezu hori guztia web orri honetako mezu nagusiko ikastaroen eta barnetegien atalean.
UDAN ERE EUSKARAZ JANTZI
atzera itzuli