Uda gero eta hurbilago dugu; eta, horrenbestez, aurtengo udan zer egin pentsatzen hasiak izango zarete makina bat. Aukerak? Bada, ugari: etxea eta inguruak; gertuko lekuak, urrunekoak; betiko herria; mendia, hondartza edota hiriko turismoa; atseden hartu, batetik bestera ibili, ikasi…
Bai, uda ere garai ona da ikasteko, euskara ikasteko. Hori dela eta, IKAko euskaltegiok 2008ko udako eskaintza prestatu dugu. Urtero bezala, tokian tokiko ikastaroez gain, barnetegiak ere antolatu ditugu, eta dagoeneko ikus dezakezu hori guztia web orri honetako mezu nagusiko ikastaroen eta barnetegien atalean.
POZGARRI eta BIZIGARRI
VIVE CON PASIÓN una historia en euskera BARNETEGIAN
atzera itzuli