Data: ekainaren 28tik uztailaren 14ra
Lekua: ZALDIARAN euskaltegia (Badaia 25-behea-Gasteiz)
Ordutegia: 08:30-14:00. Bigarren astean arratsalde bat baliatuko da irakasleekin programazioak egiteko. Bertan zehaztuko da ordutegia.
Izena emateko epea: ekainaren 1etik 18ra
Izena emateko lekua: Aratz Euskaltegia (Adriano VI kalea, 18 behea)
Programazioa: gasteiz.ikanet.net/euskara/ikastaroak/irakasle-izateko-ikastaroa-2010
Prezioa: 300 euro
Matrikula kopuru mugatua.
Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da 3. mailako agiria, EGA edo baliokidea eta lizentziatura edo hiru urteko diplomatura izatea. Titulazio hori guztia matrikula egitean ekarri behar da euskaltegira; aipatutakoa jaso ezean, ezingo da matrikularik egin.
Informazio gehiago behar edo zalantzarik izanez gero, deitu 945 15 43 41 telefonora edo idatzi didaktika@ikanet.net helbide elektronikora.
atzera itzuli