Albisteak

gobernua zeu izan
Kartela

Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa

Gasteizko IKAk, urtero, Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa antolatzen du. Ikastaro hori gure euskaltegietan euskara eskolak eman nahi dituztenei begira dago antolatuta. Bi asteko ikastaroa da, eta aurten irailaren 1ean hasiko da eta irailaren 17an bukatu. Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu: teoria lehendabiziko astean eta ikasitako teoria praktikan jarri bigarrenean. Praktikak euskaltegiko taldeetan egingo dira.

 

Ikastaroa Gasteiz Euskaltegian izango da (Errege-erregina Katolikoak 15-C, behea, Gasteiz). Ordutegia: 08:30-14:00. Dena dela, bigarren astean arratsalde batzuk beharrezkoak izango dira taldeko irakasle titularrarekin programatu ahal izateko. Arratsaldeko ordutegia ez dago finkatuta; irakasle titularrak eta irakaslegaiak zehaztuko dute.

 

Informazio gehiagorik nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin

 

Telefonoa: 945-15.43.41

E-posta: aratz@ikanet.net

atzera itzuli
IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA Comedias, 14 P.K. 31001 - IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46
A | xhtml | CSS - Ametzagaiņak garatuta