Albisteak

Euskara ikasteko materiala salgai Durangoko Azokan

Badira urteak Durangoko Liburu eta Disko Azoka abian jarri zela. Hastapenetik gaur arte eman diren aldaketak, hala ere, nabariak dira: lekua, stand kopurua, bisitan joaten den jende kopurua,… Baina, egia esan, helburu bera mantendu egin da urte luze hauetan guztietan: euskaraz eta euskal kulturaren inguruan kaleratuta dauden liburu eta disken berri eman.

Aurten 43. edizioa izango da, abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Landako Gunean. IKAk ere hor izango du bere lekutxoa, Barrenkale 72an. Bertan izango duzue eskura IKAk azken urteetan argitaratu duen material didaktikoa. Material horren helburu nagusietarikoa hauxe da: ikasle bakoitzak ikasgelan ikasitako hizkuntza edukiak zein trebetasunak lantzeko teknikak bere erritmoan eta bere kasa berrindartu eta era sistematikoan finkatzen laguntzea.

Gure liburu eta zinten inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu web orri honetan bertan duzuen IKA denda atala.

atzera itzuli
IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA Comedias, 14 P.K. 31001 - IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46
A | xhtml | CSS - Ametzagaiņak garatuta
BABESLEAK