Albisteak

gobernua zeu izan
Kartela

Bagoaz berriro Lesakara!

Askotan entzuten dugu euskaraz bizitzea zaila dela. Baina euskaraz bizi ahal izateko, ez da nahikoa euskara ikastea; euskaraz aritzeko ohitura ere hartu egin behar da. Horrexegatik antolatu dugu beste asteburu-pasa bat Lesakan, euskaraz bizitzen ohitu nahi dugulako.

 

Oraingoan ere Araba eta Nafarroako IKAko 30 bat ikasle joatea espero dugu. Maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean izango da. Larunbat goiz-eguerdian atera eta bazkalordurako Lesakara helduko gara. Bertan, IKAren Matxinbeltzenea aterpetxean hartuko dugu ostatu eta igandean, bazkalostean, itzuliko gara. Bi egun horietan, euskaraz bizitzeaz gain, hitzaldiren bat entzun eta txangoren baten bidez ingurua ezagutzeko aukera ere izango dugu. Euskara irakasle pare bat ere izango dira tartean; badakizue, euskaraz jardun behar dugula gogorarazteko, batez ere.

 

Besterik gabe, animatu eta eman izena euskaltegiko bulegoan maiatzaren 22a baino lehen! Ondo pasako dugu.

atzera itzuli
IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA Comedias, 14 P.K. 31001 - IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46
A | xhtml | CSS - Ametzagaiņak garatuta