Albisteak

gobernua zeu izan
Kartela

2008ko Mendabiako Kultur Astea

Mendeak eta urteak pasa dira. Legeak eta agintariak aldatuz doaz... eta euskarak gure ahoetan darrai, eta bere zoria gure esku. Horregatik, IKA Euskaltegiak eta Mendabiako Euskara Taldeak antolatzen ditugun kultur asteekin, antzerki, hitzaldi, kontzertu, herri kirol nahiz bazkari baten bitartez, edonola ere, euskara kaleratzen saiatzen gara. Hizkuntzari lotzen zaizkion konplexu guztiak uxatu eta geure-geurea den hizkuntzatzat har dezagun, hizkuntza bizia baita, interes politiko guztien gainetik dagoena, geurea baita, denona alegia. Beraz, hemendik animatu nahi zaituztegu “lingua navarrorum” ikastera, eta praktikara eramatera bizitzako edozein esparrutan. Anima zaitez, eta parte hartu antolatu diren ekitaldietan.

  • Asteartean, maiatzak 13, 20:30ean, Mendabiako udal aretoan
    • HITZALDIA: “Mendavia: su relación con vascoparlantes”
    • Hizlaria: Mª Ines Sainz Albero

 

  • Ostegunean, maiatzak 15, 20:30ean Mendabiako udal aretoan
    • ANTZERKIA: “Hala mintzatu zen Zappatrusta!”
    • Ander Lipus & Karabana.

 

  • Igandean, maiatzak 18, 13:00ean, herriko plazan
    • HERRI KIROL ERAKUSTALDIA!
  • Eta ondoren 15:00etan...
    • HERRI BAZKARIA  “Los Leones” jatetxean
      • Izema emateko: maiatzaren 16a  arte Locura Mía pub-ean
      • Prezioa: 12 €

atzera itzuli
IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA Comedias, 14 P.K. 31001 - IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46
A | xhtml | CSS - Ametzagaiņak garatuta