Albisteak

Oionen sinatu dute Mintzapraktika egitasmoak garatzeko hitzarmena IKAk eta Topaguneak

IKA euskaltegien koordinakundeak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hitzarmena sinatu dute gaur, ekainak 29, Oionen. Nafarroako eta Arabako zenbait eskualdetan euskara elkarteen eta euskaltegien artean dagoen harremana babestu eta sendotzeko egindako hitzarmena da IKAren izenean Andoni Landak eta Topagunearen izenean Jasone Mendizabalek sinatu dutena.

gehiago irakurri
Kartela

IKAren materialerako 3. IDEIA LEHIAKETAko IRABAZLEAK

Honezkero jakingo duzun bezala, martxo aldera 3. ideia lehiaketa jarri genuen martxan. Hala, 12 proposamen jaso ditugu, eta dagoeneko erabaki dugu zein ideia sarituko ditugun.

 

Zer, jakin nahi duzu nor izan diren irabazleak? Bada, irakurtzen jarraitu beharko duzu!

gehiago irakurri
Kartela

Udako ikastaroetarako matrikulazio epea zabalik

Uda gero eta hurbilago dugu; eta, horrenbestez, aurtengo udan zer egin pentsatzen hasiak izango zarete. Aukerak? Bada, ugari: etxea eta inguruak; gertuko lekuak, urrunekoak; betiko herria; mendia, hondartza edota hiriko turismoa; atseden hartu, batetik bestera ibili, ikasi…

 

Bai, uda ere garai ona da ikasteko, euskara ikasteko. Hori dela eta, IKAko euskaltegiok 2009ko udako eskaintza prestatu dugu. Urtero bezala, tokian tokiko ikastaroez gain, barnetegiak ere antolatu ditugu, eta dagoeneko ikus dezakezu hori guztia web orri honetako mezu nagusiko ikastaroen eta barnetegien atalean.

 

UDAN ERE EUSKARAZ JANTZI

gehiago irakurri

IKAren web orrian nork bere euskara maila jakiteko sistema

Eskura jarri dizkizugun Mailaketa Probak euskalduntze prozesuan gutxi gorabehera non zauden jakiteko baliagarriak izango zaizkizu. Gutxi gorabehera diogu, mailaketa hauetan gramatika ezagutza eta ulermena baino ez dira neurtzen eta.

Aukeratu zuretzat egoki ikusten duzun maila eta probatu zure ezagutza. Zure maila zein izan daitekeen ez badakizu, hasieratik hastea gomendatzen dizugu.

www.ikanet.net/euskara/ariketak




gehiago irakurri
IKASTARI (IKA) KULTUR ELKARTEA Comedias, 14 P.K. 31001 - IRUŅEA Tel: 948 - 22 22 46
A | xhtml | CSS - Ametzagaiņak garatuta
BABESLEAK